Neurrirako zerbitzua

ATERIK-ATE mendeko mugikortasuna duten pertsonentzako berariazko zerbitzua da. Ibilgailu bereziak erabiltzen dira, mugitu ahal izateko euskarri teknikoak (gurpil-aulkiak, ohatilak…) erabili behar dituzten pertsonentzat diseinatuak.

Zerbitzuak “atez ate” eran ematen dira, eta erabiltzaileak erabakitzen ditu ibilbidearen abiapuntua eta helmuga, bai eta ordutegia ere.

Nork erabil dezake?

Minusbaliotasun-kalifikazio ofiziala izanda, mugikortasun-urritasun larrien eraginez garraio-sare normalizatua erabili ezin duten pertsonek. Erabiltzaile izateko, nahikoa da unitate kudeatzailera Foru Aldundiko Balorazio Zentroak ematen duen Ziurtagiria igortzea. Salbuespenez, eta adinekoen kasurako, ziurtagiri horren ordez sendagilearena (urritasunak behar bezala zehaztuta) aurkeztu ahal izango da.

Eskari-motak

Kudeaketari begira, bi aukera-talde handi daude:

  1. Eskari indibidual edo kolektiboak (Zentroen, Elkarteen, Erakundeen… eskariak).
  2. Zerbitzu finkoak (eguneroko edo aldizkako zerbitzuak) eta unean unekoak (noizbehinka eta ez aldiro eskatzen direnak).

Erabiltzeko arrazoiak

Printzipioz, eta estatistikei begira joan-etorrien arrazoiari buruzko informazioa eskatzen bada ere, BIDAIDEAK-ek ez dio inori ukatzen zerbitzuaren erabilera, nahiz eta arrazoia pertsonala besterik ez izan. Pertsona bati autobus publikoa hartzen duenean zergatik egiten duen galdetzen ez zaion bezala, gure zerbitzua behar dutenak ere ezin dira zergatiagatik diskriminatu.

BIDAIDEAK elkartean, irizpide horiek ez ditugu hautazkotzat jotzen, hasierako Erabiltzaileen Batzarrek ezarri baitituzte.

Laguntzaileak

Printzipioz, laguntzaile-zerbitzua jaso ala ez zentroak edo erabiltzaileak erabakitzen du. Erabiltzaileak beharrezkotzat jotzen duenean, baimena ematen zaio laguntzaile batek, senideren batek eta abarrek lagun diezaion. Jakina, urritasun fisiko-bisual anitz dituzten pertsonen kasuan, onartuta dute gida-txakurren laguntzarekin ibiltzea.

HEMEN Zerbitzuaren kostua

Zerbitzua, printzipioz, erabat doakoa da norbanakoentzat. Kolektiboek, ordea, kuota bat ordaindu behar dute, ustiapen-kostuei aurre egiten laguntzeko.

ATERIK-ATE programaren zati bat Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak hartzen du bere gauin, ustiapen-kostuen zati bat, zehazki; gainerakoa zentro onuradunek eta, batez ere, erakunde kudeatzaileak ordaintzen dute, norbere funtsen kontura.

Nola hitzartu zerbitzua

Printzipioz, eta norbanakoei begira, nahikoa da telefonoz (94 426 66 00) erreserbatzea gutxienez 48 ordu aurretik; ondoren, 24 ordu aurretik telefono-zenbaki berera deituta berretsi behar da. Halaber, transporte@bidaideak.org helbidera idatzita egin daiteke.

Eskaria kolektiboa izanez gero -Elkarteak, Zentroak…-, ahal dela posta elektronikoz egingo da (transporte@bidaideak.org), zehaztuta erabiltzaileen izenak, ordutegiak, helmugak eta eskariaren gainerako bereizgarriak. Aipatu bide horiek erabili behar dira eskaria izaera finkoaz zein aldizkakoaz egin.

Parte-hartzea

BIDAIDEAK elkartean uste dugu erabiltzaileen parte-hartzeak adieraz diezagukeela hoberen zerbitzuaren kalitatea ona den ala ez, eta haien iradokizun eta ekarpenek lagun diezaguketela gehien programa zuzentzen.

Hori dela eta, edozein azalpen emateko edo proposamen jasotzeko etengabe martxan ditugun telefono-lineez gain, Erabiltzaileen Batzorde batek erabiltzaileekiko harremanak kudeatzen ditu.