BIDAIDEAK dibertsitate funtzionala duten pertsonen euskal elkartea da, irabazi asmorik gabea eta herri-administrazioei eta beste erakunde pribatu edo estatuz gaindikoei dagokienez independentea. Elkartearen misioa da minusbaliotasunak sortzen dituzten elementuak desagerraraztea, bai eta desgaitasuna duten pertsonek gainerakoekin berdintasunean parte hartzea jendartean. Halaber, elkarteak etengabeko ahalegina egiten du bere erreferentziazko kolektiboa osatzen duten lagunen bizi-kalitatea hobetzeko eta jendarte bidezko, inklusibo eta solidarioagoa lortzeko proposamenak egingo dituen gizarte-eragilea izateko.
Bidaideak-en, programa- eta jarduera-sorta zabala garatzen dugu, ekimen asoziatiboak bultzatuta eta modu kolektiboan behar eginda; horrez gain, proposamen zehatzak egituratzen dira elkartearen helburu nagusiak bete ahal izateko.
BIDAIDEAK HELDU-Urripenen bat duten Bizkaiko Pertsonen Elkarteen Federazioaren kide sortzailea da, hala nola Saiatu-Errehabilitazioa eta Kirola Fundazioarena, eta ECOM Federazioan ere parte hartzen du.
Elkartea hainbat jarduketa-esparruren arabera dago egituratuta; horietako bakoitzak bere plangintza, antolaketa eta aurrekontu berezituak ditu.
- Garraio egokituaren arloa: ATERIK-ATE.
- Errehabilitazio-arloa: Norbere Autonomiarako Zentroa, KABIEZES.
- Lan-sustapenaren arloa: CIAL.
- Aisialdi aktiboaren arloa: Hondartza Denontzat.
- Lanbide-prestakuntzaren arloa.
- Laguntza teknikoen arloa: Integranet.
- Turismo irisgarriaren arloa.
- Kirol egokituaren arloa.
- Egoitza-arloa: Bidaidetxeak